Musikak arindu du zapatu goiz grisa

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 16a, 13:02

Gaur, zapatua, musikak protagonismo berezia izan du Azkoitian. Azkoitiko Udal Musika Bandak eta Debako gaiteroek argitu dute egun goibela herrian.

Debako gaiteroak, Azkoitiko ordezkariekin batera, 10:00etan hasi dira herria esnatzen. Aterpean, baina goizean goizetik entzun dira dultzaina hotsak herriko kaleetan. Maxixatzenek Berdura Plazan harrapatu ditu, azokan zeuden herritarrei goiza alaitzen. Udal Musika Bandak, bestalde, ez du kalejira egiterik izan, baina Torrezuri erakustokiaren aurrean jarri berri duten erakusketara jende hurbiltzeko, bertan hainbat doinu eskaini dituzte eguerdian.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide