Azkoitian elkartu, hamaiketakoa egin eta Azkoitiko gune historikoak bisitatu dituzte Bidasoako Txapelaundiak kultur elkarteko laguunek, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kideekin batera. Elkartearen asmoa da irundarren eta herriaren kultura hedatzea, hitzaldiak antolatuz, bilduma lanak eginez eta herri desberdinak ezagutuz. Elkartearen fundatzailea Pio Baroja izan zen, baina 2017an berrantolatu ziren berriz.
Gaur, zapatua, Azkoitia bisitatu dute, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kideen eskutik. Hamaiketakoa egin ondoren, Intxausti jauregia ezagutu dute Bidasoako Txapelaundiek, eta ondoren Azkoitiko historia eta garapena ezagutu dituzte Juan Bautista historialariaren eskutik.