HARA! Azkoitiar batek kilo bateko eta 650 gramoko bi perretxiko aurkitu ditu

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 12a, 09:40

Maxixatzeneko erabiltzaile batek bi perretxiko handi topatu zituen atzo, astelehena, Urrategira bidean. Hark azaldu duenez, mendi buelta egitetik zetorrela bazter batean topatu zituen bi perretxikoak eta ondoren, etxera iristean pisatu egin zituen. Perretxikoetako bat kilo batekoa da, eta besteak 650 gramo pisatzen ditu, azkoitiarrak adierazi duenez.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide