Saski bat Maxixatzeneko bazkideen artean zozkatuko dugu, eta bestea, ostiralera bitartean bazkide egiten diren kideen artean. Olioa, ardoa, pikillo saltsa, esparragoak, orburuak eta beste hainbat kutixiz osatutako saskiak dira.
Zozketa bazkideentzat zein bazkide egin nahi dutenentzat da:
- Bazkide direnek, maxixatzen@maxixatzen.eus helbide eletronikora idatzi beharko dute saskiaren zozketan parte hartzeko, izen-abizenak eta telefonoa zehaztuz. Ostirala baino lehen bidali beharko da mezua.
- Ostirala baino lehen bazkide berri egiten direnek, aldiz, bazkide egiteko fitxa bete beharko dute, eta Maxixatzenek horien guztien artean zozkatuko du beste saskia.