Pintxo hauek eskainiko dituzte tabernariek gaur, azaroak 7.
Atraskua: gazta irasagarrarekin eta txorizo egosia.

Dean: patata tortilla, haragi gisatua eta txanpinoiak.
Etxe Aitz: gulak urdaiazpikoarekin eta udaberriko biribilkiak.
Galipan: era guztietako frijituak, izokin tartaleta, haragi enpanada eta albondigak.
Koxka: albondigak eta oilar hegalak.
Latz: arrautzaztatutako oilasko bularkia piperradarekin, txistorra tortilla eta arrain pastela

Tta-kun: kroketa eta oilasko brotxeta.

Zurt: atunaren nahaskia eta oilasko hegalak.
Oharra: Gainerako tabernek ez dute jakinarazi zer pintxo dastatu ahal izango diren.