Gaurko egunean zabaldu da, datorren igandean egingo diren Espainiako Gorteetarako hauteskundeen boto paperak ez direla baliozkoak. Zurrumurrua besterik ez dela baieztatu dute alderdiek. Hautes-zerrenden goiko aldean, Hauteskunde Orokorrak Azaroa 19 jartzen du, eta sare sozialetan bolo-bolo zabaldu da paper horiek nuluak direla.
Alderdiek, ordea, gezurtatu egin dute zurrumurrua. Aipatutako esaldia alderdi guztien boto paper denek dute goiko aldean, eta 19 zenbakiak 2019. urteari egiten dio erreferentzia eta ez askok pentsatu bezala azaroaren 19ari.