Sostenipe talde feministak deituta, elkarretaratzea egingo dute gaur, asteazkena, 19:30ean, herriko plazan. Azaroaren 2an Baionan ustez izan zen erahilketa matxista salatuko dute deialdian. "Eraso eta erailketa matxista orori gaitzespena adierazteko", egingo du elkarretaratzea talde feministak. 'Erasorik ez erantzunik gabe!' lemapean egingo dute elkarretaratzea.