Errepidea bost gune edo puntutan zabaldu dute Udaleko brigadako langileek. Lanketaren helburua da auto gurutzaketak erraztea. "Trafiko gutxiko errepidea da baina estua izateak arriskua areagotu egiten du, nahiz eta bidea egoera onean mantenduta egon", azaldu dute Udaleko arduradunek.
"Arriskuak saihesteko" asmoz, Azkoitiko partean, Larrume baserriraino doan errepide tarteko bost puntutan zabaldu dute bidea. Horietatik hirutan hormigoia bota da zabalguneetan. Lanek bi asteko iraupena izan dute.