Udazkenarekin batera, kimaketa lanak hasi ditu Udalak. Asteotan, brigadako beharginak herriko hainbat txokotan ari dira zuhaitzak kimatzen, eta gaur, astelehena, Plaza Berrin ari dira zuhaitzen adarrak inausten. Kimaketen ondorioz, lanak egiten ari diren eremuetan ibilgailuek ezin izango dute aparkatu datozen orduetan.