Loreen kolorez jantzi da hilerria, Santu Guztien Egunean

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 1a, 12:30

Hilerria lorez apainduta.

Gaur Santu Guztien Eguna da, eta gaurko egunean ohikoa den moduan, herritar asko igo da Azkoitiko hilerrira bertan lurperatuta edo hilobiratuta dituzten familiartekoak edota lagunak gogoratzera eta omentzera. 

Asko izan dira aurreko egunetan hilobiak txukuntzeko tartea hartu dutenak, eta hori ondo nabaritu da; inguru guztiak lore koloretsuekin zipriztinduta daude gaur, ostirala, kanposantuan. Jendea joan-etorrian ibiliko da 21:00etara arte, hilerria orduan itxiko baitute.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide