Urriko aldizkarian Zakelmari non ezkutatuta zegoen asmatu behar zen: 16. orrialdean zegoen ezkutatuta. Maxixatzeneko bazkide guztien artean zozketa egin ondoren, Ianire Sudupek irabazi du Ogi Berri okindegiaren zortzi lagunentzako tarta.
Datorren hilean, Herrixen Merkatari Elkartearen 50 euroko txekea zozkatuko du Maxixatzenek Zakelmari aurkitzen dutenen artean. Bidali erantzuna azaroaren 20a baino lehen, Kultur Etxeko postontzira edo maxixatzen@maxixatzen.eus helbide elektronikora.