Azaroaren 23an danbor hotsek hartuko dute herria, egun horretan izango baita San Andres festen barruan egiten duten helduen danborrada. Han parte hartuko dutenak saioa prestatzen hasiko dira datorren astelehenean, hilaren 4an, danborradaren eguna iritsi arte, astean hiru egunetan elkartuko dira Gurea pilotalekuan entseatzeko: astelehenetan, asteazkenetan eta zapatuetan.
Astelehen eta asteazkenetan, 20:00etatik 21:00etara egingo dituzte entseguak, eta zapatuetan, 11:00etatik 12:00etara artean prestatuko dute. Antolatzaileek gogorarazi dute danborra lotzeko norberak bere gerrikoa eraman beharko duela entseguetara.
Oteiza frontoietan aparkatzeko eskaera
Danborradako entseguetara doazen herritarrei Oteiza Frontoietako erreboteko pilotalekuan aparkatzeko eskatu die Udalak, "bizilagunek ez dezaten aparkatzeko arazorik izan". Entsegu orduetan zabalik egongo da frontoia.