Bihar, ostirala, hilerria irekita egongo da goizez eta arratsaldez, 08:00etatik 21:00etara. Santu Guztien Eguna dela eta, herritar asko espero da biharkoan herriko hilerrian. Horren harira, meza bereziak egingo dituzte. Gaur, osteguna, bezperako meza izango da parrokian, 19:00etan. Bihar, azaroak 1, igandeetako ordutegian izango dira mezak:
- Parrokian, 10:00etan (gazteleraz) eta 11:00etan (euskaraz).
- Santa Klaran, 09:00etan.
- Floreagan, 09:00etan eta 12:00etan.
- Urrategin, 10:00etan.
- Martirietan, 11:30ean.
- San Jose egoitzan, 11:00etan.