Plaza Ondo jubilatuen elkarteak 2019ko azken txangoa antolatu du Lizarrara azaroaren 21erako. Ibilaldirako txartelak azaroaren 5ean, asteartea, jarriko dituzte salgai elkartearen bulegoan, eta 38 euroren truke eskuratu ahal izango dira.
08:30ean abiatuko da autobusa Aizkibel liburutegi ondoko geltokitik. Lizarran pasatuko dute eguna erretiratu azkoitiarrek, eta bazkalostean bingoa egingo dute. Dantza saioa ere izango da ondoren, eta opariak banatuko dituzte parte hartzaileen artean.