'La trinchera infinita' eta 'Asto erregea' filmak emango dituzte aste honetan Baztartxon

Maxixatzen.eus

'Asto erregea' filmeko irudi bat.

Bi film izango dira ikusgai aste honetan Baztartxon. La trinchera infinita filma ostiralean, zapatuan, igandean eta astelehenean emango dute; Asto erregea haurrentzako pelikula, berriz, igandean.

La trinchera infinita eta Asto erregea filmak eskainiko dituzte aste honetan Baztartxo antzokian. La trinchera infinita filma lau egunetan ikusi ahal izango da: ostiralean (22:00), zapatuan (22:00), igandean (19:30), eta astelehenean (20:00), ikuslearen egunean. Asto erregea haurrentzako filma, berriz, igandean izango da ikusgai, 17:00etatik aurrera.

Ikusi jarraian aurrerapen bideoak:

La trinchera infinita

Asto erregea

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide