Euskadiko Karate Txapelketa egin zen joan den igandean, hilak 27, Bilbon. Bertan, Anaitasuna Kanku karate eskolako hainbat kidek postu onak lortu zituzten hainbat kategoriatan.
Iosu Condek bi domina erdietsi zituen Bilbon; 21 urtez azpiko Gizonezkoen Kata mailan lehen postua eskuratu zuen, eta 21 urtez azpiko Gizonezkoen Kumite -67 Kg mailan, berriz, bigarren postua. Bestalde, Gizonezkoen Junior Kata kategorian, Markel Piris bigarren izan zen. Horrez gain, Aimar Platerok eta Aimar Mugikak brontzezko domina eskuratu zuten; Gizonezkoen Junior Kumite -68 Kg mailan lehenak eta Gizonezkoen Kadeteen Kumite -70 Kg mailan bigarrenak.