Herriko saltokiek ostegunera bitartean eska ditzakete dirulaguntzak Udalean. Saltokietan euskararen presentzia handitzeko laguntzak dira Udalak emango ditueak.
Besteak beste, errotulua euskaraz jartzeko, irudi korporatiboa euskaratzeko, webgunea edo programa informatikoak euskaraz sortzeko eta martxan jartzeko, publizitatea euskaraz jartzeko edota produktuak biltzeko papera euskaraz aurkezteko. Halaber, euskara ikasteko eta udako ikastaroetarako bekak ere eska daiteke Udalean.