Pentsio duinak eskatzen jarraitzen dute herriko pentsiodunek

Maxixatzen.eus

Herriko pentsiodunek asteleheneroko elkarretaratzea egin dute gaur. Euriak eta herriko plazan dagoen agertokiagatik, Kontzejupean elkartu dira dozenaka lagun. 

Ohi bezala, dozenaka lagun bildu da Kontzejupean pentsio duinak eskatzeko. Azkoitiko pentsiodunen taldeko kideek eskuetan izan dituzten pentsio duinen alde karteltxoak. Datorren astelehenean, azaroak 4, ordu berean plazan elkartuko dira pentsiodunak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide