Iñaki Loinazek Distantzia Ertaineko Espainiako Triatloi Txapelketa irabazi du taldeka

Maxixatzen.eus

Iñaki Loinaz.

Proba atzo, igandea, jokatu zuten, Eivissan (Herrialde Katalanak). Iñaki Loinaz atleta azkoitiarrak taldekako txapelketa irabazi zuen ANb Fanox Triathlon Team taldearekin. 

Iñaki Loinaz atleta azkoitiarrak taldekako Distantzia Ertaineko Espainiako Triatloi Txapelketa irabazi zuen atzo, igandea, Eivissan (Herrialde Katalanak). ANb Fanox Triathlon Team taldearekin aritu zen Loinaz, eta taldeko hirugarrena izan zen azkoitiarra —taldeko sei sartu ziren lehen 25 sailkatuen artean—. Taldekako sailkapenaren ondorioz, txapelketa bereganatu zuen azkoitiarra kide den taldeak. Loinazek hamazortzigarren postuan amaitu zuen proba, 04:08:06 denbora eginda.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide