Gaurtik aurrera erakusketa berri bat egongo da ikusgai Torre Zuri aretoan. Argia Basoan izenburupean Mikel Izagirre margolariaren eta Xebas Larrañaga eskultorearen askotariko artelanak ikusteko aukera izango da. Gaurtik hilaren 27ra eta azaroaren 1etik 3ra bitartean egongo da zabalik Torre Zuri aretoa, eta honako ordutegia izango du:
- Gaur, ostirala. 18:00etatik 20:00etara.
- Urriaren 26an eta azaroaren 1ean eta 2an. 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
- Urriaren 27an eta azaroaren 3an. 12:00etatik 14:00etara.