Amaitu dituzte Basarte eta Ugarte industrialdeetako zoladuraren berritze lanak. 488.074,02 (BEZ barne) bideratu ditu Azkoitiko Udalak proiektu bien exekuziora. Basarte industrialdean egin dituzte lehen lanak, eta Ugarte industrialdean gero.
Basarte industrialdean, zolaketa lanak egin dituzte bide-zorua berritzeko; GI-631 errepideko sarreratik hasi eta Sammic enpresak hartzen duen partzela pareraino. 2.900 metro kuadroko tartean, alegia. 210.340,60 euroko aurrekontua du izan dute Basarteko lanek.
Ugarte industrialdean, berriz, zorua berritu dute 12-11-0 eta 40 pabiloien aldeko bidean eta 40 eta 67 zenbakien arteko pabilioietara eramaten duen errepidean. Halaber, arekak, zintarriak eta hondoratutako guneak konpondu ditu Udalak. Guztira, 6.300 metro kuadroko tartean gauzatu ditu lanak udalak Ugarte industrialdean, eta 277.733,42 euroko aurrekontua dute.