Datorren zapatuan, hilak 26, neguko ordu aldaketa egingo dute. Hori dela eta, Garbigunean ere ordutegia aldatuko dute astelehenetik aurrera. Goizean orain arteko ordutegi bera izango du Garbiguneak; astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara egongo da irekieta, eta zapatu goizean, 10:00etatik 13:00etara. Arratsaldeko ordutegian, ordea, aldaketak egin dituzte; orain arte 17:00etatik 19:00etara arteko ordutegia zuen Garbiguneak, eta astelehenetik aurrera, 15:30etik 17:30era egongo da zabalik.