Joan zen astean Ester Poly eta Orbain Unit taldeen kontzertuekin hasi zen Bebarruko Jardunek Matadeixen, eta aste honetarako hitzordu berezia antolatu du Matadero Ekintzak taldeak. Gaur, osteguna, 21:30etik aurrera Galiziako Vietcong taldearen kontzertua izango da batetik, eta Itxaro Borda eta Ibon Rg-ren Buztinezko etorkizuna ekitaldia, bestetik. Kontzertuetarako sarrera, bost euro ordaindu beharko da.
Galiziako Vietcong musika taldeak noise-rock estiloa, inprobisazioa eta Daniel Salgado poetaren olerkiak uztartuko ditu. Bestalde, Ibon Rg sestaoarrak sintetizadorez egindako musikaren doinupean, Itxaro Borda Baionako idazleak testu bat irakurriko du Matadeiko agertokian.