Atzo, igandea, jokatu zuen Iraurgi Saskibaloi Taldeko emakumeen lehen taldeak, Añares ISBk, ligako hirugarren jardunaldia. Elkargunean jokatu zuten partida, eta ISBk ezin izan zuen Leganes taldea mendean hartu. Estu bukatu zen norgehiagoka, bi punturen aldearekin irabazi baitzuen Leganesek: 76 eta 78.
Añares ISBk hirutik partida bat irabazi du lehen hiru jardunaldietan, eta emaitza horiek tarteko, sailkapeneko hamargarren postuan da. Hurrengo norgehiagoka Vigon (Galizia) jokatuko dute ISBko neskek Celta Zorka Recalvi taldearen kontra. Zapatuan izango da partida, 18:30ean hasita.