Azkoitiarrek etxean dituzten liburuak eta diskoak uzteko aukera izan dute bertan, eta baita azokan bertan dauden aleak erosteko ere. Goizean goiz jarri dute mahaia Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteko kideek, eta eguerdira bitartean herritar ugari bertaratu da etxeko liburuak eta diskoak utzi eta berriak erostera.