Orbela tabernak irabazi du IV. Zakelmari Pintxo Lehiaketa. Azkoitia Egunaren harira, Herrixen Azkoitiko merkatari elkarteak antolatuta egin dute laugarrenez pintxo lehiaketa. Aurtengoarekin hirugarren aldiz irabazi du Orbela tabernak lehiaketa; gainerako biak lehen eta bigarren edizioetan irabazi zituen.
Iaz bezala, aurten ere zazpi tabernak hartu dute parte: Zurt, Latz, Orbela, Koxka, Tta-kun, Errexil eta Etxe-Aitz. Epaimahaia 19:00etan hasi da lehiaketara aurkeztutako pintxoak tabernaz-taberna dastatzen, eta segidan erabaki du pintxo irabazlea. Tabernan bertan "gustura" jaso du saria Orbela tabernako arduradunak. Iaz, Zurt tabernak irabazi zuen lehiaketa.