'Inondik inora' umeentzako antzezlana taularatuko dute larunbatean, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 17a, 11:47

18:00etan izango da emanaldia, eta aktoreek umorea eta poesia uztartuko dituzte zuzeneko musikarekin. Sarrerak lau eurotan erosi ahal izango dira antzokiko leihatilan.

Benetan Be konpainiak ekoitzitako Inondik inora antzezlana ikusteko aukera izango da etzi, zapatua, Baztartxo antzokian. Patricia Urrutiak gidatutako lana da taularatuko dutena, eta umorea eta poesia uztartzen ditu obrak. 4 urtetik gorako umeei zuzendutako lana da, eta zuzeneko musikarekin, euskara eta ingelesa uztartzen dituzte aktoreek. Obraren helburua da umeen jakinminean eta desobedientzian eragitea.

18:00etan hasiko da emanaldia, eta sarrerak lau eurotan jarriko dituzte salgai, Baztartxoko leihatilan.

Maxixatzenek, bere aldetik, antzezlana ikusteko lau sarrera zozkatu ditu, Udalaren laguntzarekin. Herritarrak bihar bitartean parte har dezakete zozketan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide