Realeko jokalaria

Igor Zubeldia: "Bide onetik goaz, talde ona dugu, eta gauza politak egin ditzakegu"

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 17a, 09:43

Hirugarren urtea du Igor Zubeldiak Realeko lehen taldean. Jokalari garrantzitsua da Imanol Alguacil prestatzailearentzat, eta adierazi du "lehia handia" dagoela taldekideen artean, postu bat eskuratzeko. Berria egunkariak elkarrizketa egin dio azkoitiarrari.

Astebeteko geldirik egon ostean, gainean da Espainiako Ligako beste jardunaldi bat. Hura heldu artean indarrak berritzen aritu da Igor Zubeldia (Azkoitia, Gipuzkoa, 1997), "etxe inguruan", eta gogotsu dago hurrengo neurketa jokatzeko. Azken porrotak ahaztu, eta garaipenaren bidera itzuli nahi du igandean, Betisen aurka.

Lehen zortzi jardunaldien ostean, Reala bosgarren da sailkapenean. Zer balorazio egiten duzu orain artekoaz?

Uste dut hasiera ona egin dugula. Egia da pare bat neurketatan puntuek ihes egin digutela, baina, orokorrean, guztiok sinatuko genukeen egoera da hau. Badakigu bide onetik goazela, talde oso ona daukagula, eta aurten gauza politak egin ditzakegula.

Azken bi partidak galdu egin dituzue. Mina egin dizue sailkapenari begira?

Noski, azken finean guztiok irabazi nahi izaten dugu, eta min egiten du. Azken partidan, Getaferen aurka, irabazten ari ginen, eta gero hamar jokalarirekin geratu ginen. Amaieran puntuek ihes egin ziguten, eta dudarik ez: horrek min egiten du. Orain, hurrengo partidan pentsatu behar dugu, eta hiru puntuak lortzen saiatu.

Aipatu duzu Getaferen aurkakoak min egin zizuela. Zaila izan behar du partida bat gisa horretara galdu eta hurrengoa jokatzeko bi aste itxaron beharrak.

Galtzen denetan denok nahi izaten dugu hurrengoa azkar jokatu. Bi egunera baldin bada hobeto, egoera horri buelta emateko. Halakoetan luze egiten dira geldialdiak, baina atseden hartzeko eta deskonektatzeko ere balio dute.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus atarian.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide