AEK-k Mintzalagun egitasmoaren ikasturteko aurkezpen ekitaldia egingo du gaur, osteguna, eta Iñigo Dierez idazle azkoitiarrak Katu liburua aurkeztuko da saioan. Joan zen otsailean aurkeztu zuen azkoitiarrak bere lehen eleberria Donostiako Alde Zaharreko Elkar dendan, eta lan hori izango du hizpide Mintzalagunen aurkezpen saioan. Ondoren, gainera, idazlearekin solasean aritzeko tartea zabalduko dute. 19:00etan izango da ekitaldia, Elkarguneko Zeharkako Gelan, eta herritar guztiek izango dute hara joateko aukera.
Azkoitian 2010. urtetik da martxan AEKren mintzapraktikarako egitasmoa, eta egun, 40 lagunek parte hartzen dute han, 11 taldetan banatuta. Proiektuaren bidez, euskaldunak eta euskaraz hitz egiteko zailtasunak dituztenak astean behin elkartzen dira euskaraz hitz egiteko. Laupabost laguneko taldeak osatzen dituzte horretarako, "konfiantzazko giroa" sortu eta "lasai" hitz egin dezaten kideek. Izan ere, Mintzalagunen helburua "euskaldun sarea zabaltzea" eta "euskaraz edonon egiteko" gaitasuna lortzea da.
Mintzalagunen parte hartu nahi dutenek urte osoan eman dezake izena, baina antolatzaileek ikasturtearen hasieran egitea gomendatu dute. Horretarako, 607 61 26 97 telefonora deitu, azkoitia@aek.eus helbidera idatzi edota AEKren egoitzara (Kultur Etxea, 4. solairua) jo dezakete.