EH Bilduk herri batzarra egingo du datorren ostegunean

Maxixatzen.eus

Besteak beste, fase politikoa eta Espainiako hauteskundeak izango dituzte hizpide batzarrean, eta Juan Karlos Izagirre EH Bilduren Gipuzkoako batzarkide eta bozeramailea gonbidatuko dute saiora.

Azkoitiko EH Bilduk herri batzarra egingo du datorren ostegunean, hilaren 24an, Elkarguneko Zeharkako Gelan. Honako gai hauek landuko dituzte bilean: testuinguru orokorra, Espainiako estatuaren joera, fase politikoa, ekintza ildoak eta hauteskundeak.

Horrez gain, Juan Karlos Izagirre EH Bilduren Gipuzkoako batzarkide eta bozeramailea eta Donostiako alkate ohia gonbidatuko dute saiora, eta harekin solasean arituko dira bertaratzen direnak. 19:00etan hasiko da saioa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide