Pikunieta baserria pinudiek inguratutako larre batean dago, itsaso mailatik 500 metrora-edo. Gertuen dagoen herria 7,5 kilometrora dute eta hego haizeak zakar jotzen du udazkenean. Bertan bizi da Josebe Blanco artzaina. Duela bost urte utzi zuen irakaskuntza artaldearen eta etxaldeko lanen kargu egiteko. Eta oso zoriontsu da. Bere ikuiluko ateak zabaldu dizkie ZuZeu orainkariari eta bertako solasaldia podcast bidez egin dute publiko.