Pertsona nagusien artean istripuen %90 erorikoak izaten dira eta 60 urtetik gorakoen artean, pertsona erdiek jasaten dute erorikoren bat urtean. Horiek dira hainbat adituk jakitera emandako datuak. Horiek prebenitzeko edo arriskuak murrizteko teknikak baudaude, ordea. Horien berri emateko tailerra egin dute gaur, asteartea, Elkargunean. Udaleko Gizarte Ongizate sailaren eskutik, Osasun Publikoarekin eta Azkoitiko anbulatorioarekin elkarlanean, 23 lagunek parte hartu dute.
Tailerrean parte hartu duten herritarrei arrisku faktoreak azaldu dizkiete, eskura dituzten baliabideak, zerbitzuak eta aspektu praktikoak zein diren argitzeko. Besteak beste ohean edo aulkian egoteko jarrera egokiak zein diren azaldu dituzte, eta baita makuluen erabilera eta erori ezkero, nola altxatu behar den ere.