Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lankuk bosgarren urtez jarraian antolatu dute Adin adin egitasmoa. Programa horren bidez, bertsolariak adinekoen egoitzetara joaten dira bertso saioak eskaintzera. Saio horien helburu nagusia da bertsoaren bidez adineko pertsonen gaitasuna sustatzea, egoitzetan bizi diren adinekoen bizi kalitatea hobetuz.
Aurten iaz baino bi saio gehiago egingo dituzte —hamasei—, eta lehena gaur, asteartea, San Jose egoitzan egingo dute, 17:00etan. Eneritz Artetxe bertsolari azkoitiarra eta Sebastian Lizaso arituko dira bertsotan.