Protesta zaratatsua, Kataluniako buruzagi independentistei ezarritako zigorrak salatzeko

Maxixatzen.eus

Elkarretaratzea, plazan.

Dozenaka lagunek bat egin du gaur, astelehena, Azkoitiko Gure Esku taldeak egindako deialdiarekin. Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako bederatzi buruzagi independentistari ezarritako kartzela zigorrak salatu dituzte protesta zaratatsuan, eta haiekiko eta Kataluniarekiko elkartasuna adierazi dute.

Ikurrina, estelada eta txilibitu artean, elkarretaratze zaratatsua egin dute arratsaldean, herriko plazan. Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako bederatzi buruzagi independentistei ezarritako epaia salatu dute dozenaka lagunek. Halaber, datorren zapatuan, hilak 19, Donostian egingo den manifestaziora joateko deia zabaldu dute Gure Eskuko kideek. Lluis Llachen L'Estaca doinuekin eta txalo zarten artean amaitu dute elkarretaratzea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide