Azkoitia Gukaren zozketak

'Inondik inora' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditu Maxixatzenek

Maxixatzen.eus

'Inondik inora' antzezlana.

Datorren zapatuan, urriak 19, 'Inondik inora' haurrentzako antzezlana ikusteko aukera izango da Baztartxo antzokian, 18:00etan. Emanaldia zuzenean jarraitzeko, lau sarrera zozkatu ditu Maxixatzenek, Udalaren laguntzarekin.

Zozketan parte hartzeko honako galdera hau asmatu beharko da:

Zein antzerki talderen lana da 'Inondik inora' antzezlana?

Bidali erantzuna maxixatzen@maxixatzen.eus helbide elektronikora, urriak 18, ostirala, baino lehen. Asmatzaileon artean zozketa egingo dugu, eta ostiralean bertan jakinaraziko dugu Webarruen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide