Sukaldaritza ikastaroa izango da azaroaren 14an Elkargunean

Maxixatzen.eus 2019ko urriaren 10a

Neguko errezetak, algak, zopak eta beste hainbat jaki prestatzen ikasteko sukaldaritza tailerra izango da azaroaren 14an, osteguna, Elkargunean. Silvana Huegun dietistak gidatuko du ikastaroa eta dagoeneko irekita dago izen-emate epea.

Silvana Huegun dietistak sukaldaritza ikastaroa emango du Elkargunean azaroaren 14an, osteguna,18:00etatik 21:00etara. Bertan, hainbat plater prestatzen ikasteko aukera izango da; besteak beste, algak, zopak, neguko errezetak eta gluten gabeko gosariak. Horrez gain, heste floraren zainketaren inguruan ere jardungo dute ikastaroan. 

Dagoeneko eman daiteke izena ikastaroan; Azkoitiko Oreka dendan edo 943-02 62 31 telefonora deituta.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide