Beste astelehen batez elkartu dira pentsiodunak

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 7a, 12:19

Astero legez, gaur ere dozenaka erretiratu eta pentsiodun elkartu dira plazan, "pentsio duinak" eskatzeko.

Astelehenero moduan hainbat pertsona bildu da plazako eskaileretan "pentsio duinak" eskatzeko. "Pentsio duinen alde" karteltxoak izan dituzte eskuetan plazara joan diren erretiratuek eta jubilatuek. Datorren astelehenean, ordu eta leku berean izango da asteroko kontzentrazioa, eta herritararrei hara batzeko deia egin diete.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide