Hasi da Organo Erromantikoaren Nazioarteko XX. Zikloa

Maxixatzen.eus

Atzo, larunbatarekin, hasi zen Organo Erromantikoaren Nazioarteko XX. Zikloa, eta Azkoitian kontzertua eskaini zuten Jose Luis Frantzesena organo-jotzaileak, Iraurgi asbebatzak eta Azkoitiko Parrokiako Abesbatzak. Ehundik gora lagun izan ziren atzokoan Amabirjinaren Jasokundearen parrokian organo doinuez gozatzen.

Hasi besterik ez da egin, ordea, zikloa; izan ere, Azkoitiko bigarren emanaldia hurrego zapatuan izango da, Alize Mendizabal organo-jotzailearen eta Andra Mari abesbatzaren eskutik. Hirugarren eta azken kontzertua, berriz, urriaren 19an izango da, eta Bernhard Marx organo-jotzailea izango da saioaren protagonista.

Azpeitian eta Bergaran ere hainbat kontzertu izango dira aste hauetan. Honako lotura honetan ikus daiteke kontzertu guztien egitaraua.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide