Anari eta Thalia Zedek musikariek lau kontzertuko bira hasiko dute bihar, asteazkena, Bilboko Kafe Antzokian, eta biharamunean Gasteizen geldialdia egin ostean, Matadeira helduko dira abeslari azkoitiarra eta estatu batuarra ostiralean.
Hainbat urteren ostean eskainiko du Matadeixen kontzertua Anarik, eta saio "berezia" izango dela iragarri du. Hain zuzen ere, ez dira ohiko emanaldia izango Anari eta Thalia Zedekek eskainiko dutena; artista bakoitzak ez du saio bana eskainiko, Anari Bandarekin bi abeslarien kantuak tartekatuko baitituzte kontzertuan, hau da, talde bakarra balitz bezala arituko dira.
Ostiralean, 22:00etan hasiko da Mataideko kontzertua, eta sarrerak leihatilan bertan salduko dituzte zortzi eurotan, 21:00etatik aurrera. Igandean izango da bi musikariek eskainiko duten biraren azken kontzertua, Donostiako Le Bukowski tabernan.
Emanaldien atarian, bi musikariak entseatzen agertzen diren bideo hau eskegi du Anarik sare sozialetan.