Udalak ikusgai jarri du Espainiako hauteskundeetarako errolda

Maxixatzen.eus

Gaurtik urriaren 7ra bitartean egongo da jendeaurrean errolda, udaletxeko Harrera Bulegoan.

Datorren azaroaren 10ean Espainiako Gorteetarako hauteskundeak egingo dituzte, eta bozetarako errolda jendaurrean jarri du Udalak. Udaletxeko Harrera Bulegoan ikus daiteke errolda gaurtik urriaren 7ra arte, eta bitarte horretan beharrezko kexak aurkezteko aukera izango dute herritarrek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide