Enaitz Alberdik eta Araitz Etxanizek Artadiko Trikiti Txapelketa irabazi dute

Maxixatzen.eus 2019ko ira. 30a, 10:30

Samiel festak ospatu dituzte asteburuan Zumaiako Artadi auzoan, eta atzo igandea, gazteen Trikiti Txapelketa izan zen bertan. Lau bikotek parte hartu zuten lehian, eta epaimahaiak hala erabakita, Enaitz Alberdi azpeitiarra eta Araitz Etxaniz azkoitiarra izan ziren onenak. Horiek txapela eta oroigarria jaso zituzten. Argazkian, Alberdi eta Etxaniz sari banaketaren osteko pieza jotzen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide