Atzo, ostirala, egun handia izan zen Marea Urdina elkarteko kideentzat; izan ere, hilabeteetako lanaren fruituak erakutsi zituzten horiek jendez leporaino bete zen Baztartxo antzokian.
Marea Urdina filma ikusi ahal izan zuten antzokira joan ziren ehunka lagunek. Lanak aniztasun funtzionala duten pertsonen aldeko elkartearen iragana eta oraina jasotzen du, baita Marea Urdina taldeak etorkizunerako dituen erronkak ere.
Emanaldia bukatzean, Marea Urdinako kideek Marea Urdina Naiz ziurtagiria eman zieten Azkoitiko Ttipi-ttapa elkarteko ordezkariei. Ondoren, berriz, hainbat lagun igo zen agertokira Marea Urdinaren bideokliparekin dantza egitera.