Marea Urdinaren film estreinaldia dela eta Oteiza frontoietan aparkalekua izango da

Maxixatzen.eus

Gaur, ostirala, Marea Urdina elkarteari buruzko filma estreinatuko dute Baztartxon. Hori dela eta, Oteiza frontoietan aparkalekua izango da.

Marea Urdina elkarteari buruzko filma estreinatuko dute gaur, ostirala, Baztartxon. Hori dela eta, Oteiza frontoietan autoa aparkatzeko aukera izango da.

Aniztasun funtzionala duten pertsonen aldeko elkartearen lehena eta oraina jasotzen du gaur estreinatuko den pelikulak, eta taldeak etorkizunerako dituen erronkak ere jaso ditu filmak.

Bestalde, bihar Ttipi Ttapa elkarteak antolatuta lasterketa solidarioa egingo dute Azkoitian, eta egitasmoan bildutako dirua Marea Urdinari emango diote.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide