9 urte arteko umeek heldu batekin joan beharko dute Baztartxoko filmak ikustera

Maxixatzen.eus 2019ko ira. 27a, 10:16

Baztartxon igande arratsaldetan eskaintzen dituzten film emanaldietan hainbat arazo sortu direla azaldu du Udalak, eta horiek saihesteko asmoz, gurasoei galdegin die umeak heldu baten laguntzarekin joan daitezela aurrerantzean.

Azkoitiko Udalak adierazi duenez, igande arratsaldetan Baztartxon eskaintzen dituzten filmak ikustera joaten diren 9 urte arteko umeek heldu batekin joan beharko dute aurrerantzean. Azkenaldian sortu diren "arazoak" saihesteko asmoz hartu du Udalak neurria; izan ere, erakundeak esan du "guraso askok" umeak bakarrik uzten dituztela eta filma amaitzen denean jasotzen dituztela seme-alabak: "Tartean, ordea, ez dute nork zaindu, eta gertatu izan da Baztartxoko arduradunek umeak artatu behar izatea". Hori hala, Baztartxoko arduradunek zein Udalak gurasoei eskatu die 9 urte baino gutxiago dituzten umeak nagusi batez lagunduta joan daitezela antzokira.  

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide