I. Zalduntxoen Biltzarra jaialdiaren laburpen bideoa, ikusgai

Maxixatzen.eus

Joan zen irailaren 14an ospatu zen Oi! jaialdia Matadeixen eta Zakela tabernan, eta orduko irudiak bideoan jaso dituzte antolatzaileek.

Hilaren14an Oi! musika doinuak izan ziren nagusi Azkoitian, I. Zalduntxoen Biltzarra musika jaialdia ospatu baitzen Zakela tabernan eta Matadeixen. Revertt, Oldarkor, Kaleko Urdangak, Bloody gums, Orreaga 778 eta Cuero taldeek eskaini zituzten kontzertuak ehunka lagunen artean, eta zuzeneko haiek gogoratzeko jaialdiaren laburpen bideoa kaleratu dute antolatzaileek. Hodei Izarra Sustaetak sortu du bideoa, Cuero taldearen El Odio abestia oinarri hartuta.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide