Izibene Oñederra elkarrizketatu du 'eitb.eus' webguneak

Maxixatzen.eus 2019ko ira. 22a, 10:00

Azkoitiar zinemagilearen 'Lusaguak' film laburra Zabaltegi-Tabakalera sailean izango da.

Izibene Oñederrak Lursaguak film laburra aurkeztuko du Donostiako 67. Zinemaldian, Zabaltegi-Tabakalera sailean, eta horren harira elkarrizketatu du eitb.eus webguneak. Zinemagile azkoitiarraren 12 minutuko lan laburrak Hélène Cixous frantziarraren esan bat du oinarrian. Izan ere, honako hau zioen hark: “Inoiz ezagutu ez den espezieko milioika lursagu, milaka urteko kulturaren oinarri kontzeptuala, birrintzen ari diren garai horretantxe bizi gara”. Esan horretan oinarrituta ondu du azkoitiarrak bere filma.

Elkarrizketa osoa honako lotura honetan irakur daiteke.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide