Azkoitia Lagunkoiak ikasturteko lehen bilera egin zuen atzo, asteazkena, Elkargunean. Bertan, urteko lanen eta ekintzen plangintza izan zuten hizpide, besteak beste; horrez gain, bilera horietan zahartzaroaren gaia landuko dutela aurreratu zuen Udalak joan den astean. Bilerak irekiak izan ohi dira, eta herritar orok du bertan parte hartzeko aukera. Hain zuzen ere, atzoko bileran lehenbiziko aldiz parte hartzen zuen jendea izan zen.