Gaurko pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek

Maxixatzen.eus 2019ko ira. 19a, 12:19

Tta-kun tabernan gaur eskainiko dituzten pintxoak.

Um Blem Ble elkarteko tabernariek gaurko pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak jakinarazi dituzte:

Pintxo hauek eskainiko dituzte tabernariek gaur, irailak 19.

Atraskua: txanpinoiak eta urdaiazpikoa txakarekin.

Dean: patata tortilla, gisatua eta txanpinoiak.

Etxe Aitz: txanpinoiak eta udaberriko biribilkiak.

Galipan: frijituak, lasagna eta antxoak ozpin-oliotan eta urdaiazpikoarekin

Koxka: arrautza bexamelarekin, albondigak eta patata minak.

Tta-kun: albondigak eta kroketak.

Latz: arrain pastela, urdaiazpiko nahaskia eta bakailaoz betetako piperrak.

Zurt: patata tortilla eta oilasko hegoak.

Oharra: Gainerako tabernek ez dute jakinarazi zer pintxo dastatu ahal izango diren.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide