Iban Garate azkoitiarrak ibilbide oparoa izan du ikus-entzunezkoen arloan azken urteetan. Egun, albistegiak aurkezten dabil, eta Donostia Zinemaldian estreinatuko den Agur Etxebeste filmean parte hartu du. Atzo, astelehena, egungo proiektuez ez ezik, azken urteetan egindako beste hainbat lanen inguruan ere aritu zen hizketan ETBko Gure kasa saioan. Horrez gain, bere ibilbide profesionalean zehar ezagututako hainbat pertsonaren mezuak jaso zituen azkoitiarrak.
Lotura honetan ikus daiteke atzoko saioa osorik.