Azkoitiko PSE-EEk hurrengo lau urteetarako lan ildoak berretsi ditu

Maxixatzen.eus 2019ko ira. 12a, 12:00

Azkoitiarren ongizatea "oinarri" izango dutela aurreratu du alderdi sozialistak

Azkoitiko alderdi sozialistaren hurrengo lau urteetarako lan-ildoak berretsi dituzte. Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusia Eneko Andueza Azkoitian izan zen atzo, asteazkena, eta Ianire Igoa zinegotziarekin bildu zen, lan ildoak zehazteko. Lau urtetan zehar "azkoitiarren agenda sozialari eta ekonomikoari lehentasuna" emango diotela, eta herritarren ongizatea "oinarri" izango dutela adierazi dute. Anduezaz eta Igoaz gain, bileran izan ziren Susana Corcuera, Mikel Duran eta Arritxu Marañon, eta herriko sozialisten zuzendaritzako Ventura Garnateo eta Manuel Hidalgo. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide